lehenengoak
GONBIDATUAK:
Izaskun Urbaneta eta Ainara Baguer pasta biologiko ekoizleak.
NOLA EGIN:
-Orea etxean egin nahi izanez gero, gari-irin integrala eta gatza nahastu. Osagaiak mahai gainean pilatu, oliba-olio pixka bat bota eta gutxinaka, ura gehitzen joan.
-Orea eginda dagoenean, arrabolarekin luzatu eta lasagna xaflak egin.
-Tipuleta eta berakatza txikitu eta lapikoan erregosi. Eginda dagoenean, tomate saltsa naturala gehitu.
-Zartagi batean, oliba-olio pixka bat bota eta ilarrak eta onddoak bertan salteatu.
-Bexamela egiteko, gurina hurtu eta esnea eta irina gehitzen joan.
-Laberako erretilu batean, lasagna osatzeko geruzak egin osagai guztiekin. Azken geruzan, bexamela eta gazta gehitu.
-Lasagna labean egin, 200ºra, 20 bat minutuz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa