lehenengoak
Zailtasuna: Ertaina
Kostua: 1-2 euro
Kaloriak: 485 Kcal
GONBIDATUA:
Aritz Urdanpilleta kirol dietista.
NOLA EGIN:
-Lapiko batean, ura berotzen jarri eta irakiten hasten denean, bertan egosi udon pasta. Egosita dagoenean, ur hotzarekin hoztu, xukatu eta gorde.
-Beste lapiko batean, bi katilukada ur konbu algarekin irakin. Tipula fin-fin ebakita bota eta 10 edo 15 minutuz, irakiten utzi.
-Gainerako barazkiak fin ebakita bota eta beste bost minutuz, irakiten utzi. Soja saltsarekin, sagar zukuarekin, jengibrearekin eta olioarekin ondu.
-Pasta katilu handi batean jarri eta gainetik salda beroa eta barazkiak bota. Nori algarekin apaindu eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa