lehenengoak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 4-7 euro
Kaloriak: 382 Kcal
GONBIDATUAK:
'Gu ta Gutarrak' saioko Txurru eta Julen Telleria.
NOLA EGIN:
-Otarrainxkak zuritu eta buruak eta azala irakiten jarri.
-Tipula eta berakatza zuritu eta txikitu. Lapiko batean, oliba-olio pixka bat bota eta tipula eta berakatza gorritu.
-Patatak zuritu, zatitu eta tipula eta berakatzarekin nahastu. Otarrainxken urarekin estali eta irakiten utzi, 20 minutu inguru.
-20 minutuak pasatuta, lapikoan dagoenaren herena hartu eta beste lapiko batera bota. Erremolatxa egosia gehitu eta 5 minutuz sueztitu.
-Lehenengo lapikoko patata, tipula eta berakatzari esnea eta esne-gaina gehitu. Ondo nahastu eta irabiatu.
-Erremolatxa zukua sutatik atera eta irabiatu.
-Otarrainxkak zartagian gorritu.
-Krema biak eta otarrainxkak kopa batean aurkeztu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa