lehenengoak
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 3-6 euro
Kaloriak: 413 Kcal
GONBIDATUA:
Naia Alzola
NOLA EGIN:
-Lapiko bat urez bete eta sutan jarri gatz apur batekin. Irakiten hasten denean, pasta bertara bota eta 6-9 minutuz egosi. Eginda dagoenean, ur hotzetatik pasatu eta hoztu. Ondo xukatu eta oliba olio pixka batekin lagundu.
-Tipula eta azenarioa juliana eran ebaki eta erregosten jarri, oliba olio pixka batekin. 10 bat minutuz sueztitu ondoren, laukietan moztutako tomatea gehitu eta dena ongi erregosten utzi. Albaka hosto batzuk gehitu.
-Tomate saltsa eginda dagoenean, birrindu eta iragazi. Berriro sutan jarri eta gatzaz eta azukreaz ondu.
-Zartagin bat sutan jarri eta olio zorrotada batekin, piper berdeak suestitzen jarri. Eginda daudenean, soja kimuak gehitu eta pare bat minutuz salteatu. Gero, pasta gehitu eta bertan berotu. Tomate saltsarekin lagundu eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa