Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Patata zimurtuak
Patata zimurtuak
Osagaiak
  • -Patata txikiak, 1 kg
  • -Gatza, 250 g
  • -Kuminoa
  • -Berakatza
  • -Ozpina
  • -Perrexila
  • -Oliba-olioa
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1-3 euro

Kaloriak: 198 Kcal

NOLA EGIN:

-Patatak, azal eta guzti, oso ondo garbitu. Justu-justu urarekin estali eta kilo bakoitzeko, 250 g  gatz bota.

-Patatak sutan jarri eta egosten utzi, 18 minutuz. Eginda daudenean, ura kendu, gatz apur bat gainetik bota eta sutan jarri berriro. Pare bat minutu utzi sutan eta denbora horretan, lapikoa su gainean mugitu. 5 minutuak pasatu direnean, lapikoa sutatik atera eta oihal batekin estali.

-Mojoa egiteko, berakatz aleak almeriz batean sartu, gatz apur batekin. Ondo birrindu, ore bat lortu arte. Gero, kuminoa eta perrexila gehitu eta birrintzen jarritu. Dena ongi birrinduta dagoenean, ozpin pixka bat gehitu eta ondo nahastu.

-Patatak erditik zatitu eta gainetik, oliba-olio pixka bat bota. Erositako mojo pikoia eta egindako mojo berdea gainetik bota eta oliba-olioaz ondu.