lehenengoak
Zailtasuna: Zaila
Kostua: 3-5 euro
Kaloriak: 125 Kcal
GONBIDATUAK:
Gamarrako Ostalaritza Eskolako ikasleak
NOLA EGIN:
-Barraskiloak garbitzeko, lapiko batean ura eta gatza jarri eta bertan utzi, muki guztia bota arte. Ondo igurtzi eta, garbi daudenean, tipula batekin eta erramu hosto batekin uretan egosi, 30-40 minutuz.
-Tipula eta berakatza ebaki eta, olio pixka batekin, lapiko baten jarri. Bitartean, beste lapiko txikibatean, piper txorizeroak uretan hidratatzen utzi. Tipula ondo erregosi denean, piper txorizeroaren haragia, piperrautsa eta irin pixka bat gehitu. Dena ondo nahastu eta barraskiloak egiteko erabilitako urarekin busti. Salda eta tomate saltsa gehitu eta, 10 minutuz, irakiten utzi. Gero, dena birrindu eta iragazi.
-Beste lapiko batean, pipermina eta olio pixka bat jarri. Bertan, laukitxoetan ebakitako txorizoa eta urdaia salteatu. Gero, barraskiloak gehitu eta dena batera salteatu.
-Osagai guztiak ondo nahasi eta, ordu erdiz, egosten utzi.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa