Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arrain zopa lanperna aparrarekin
Arrain zopa lanperna aparrarekin
Osagaiak
  • -Legatza, 100 g
  • -Ganbak, 150 g
  • -Tipula, 100 g
  • -Porru bat
  • -Azenarioa, 150 g
  • -Tomate bat
  • -Arroza, 10 g
  • -Pattarra, 40 ml
  • -Arrain salda, 750 g
  • -Lanpernak, 50 g
  • -2 gelatina orri
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 6-8 euro

Kaloriak: 422

GONBIDATUA:

Mikel Troitiño

NOLA EGIN:

-Litro bat ur gatzarekin lapiko batean berotzen jarri eta irakiten hasten denean, lanpernak bota. Gelatina orriak ur hotzetan utzi biguntzen.

-4 bat minutuz lanpernak egosten utzi eta, eginda daudenean, lapikotik atera. Biguntzen izan ditugun gelatina orriak ur horretara bota. Gero, hozkailuan sartu.

-Lapiko batean olio zorrotada bota berotzen utzi. Tipula eta azenarioa juliana eran ebaki eta bertan egozten utzi. Gorritzen hasten direnean, porrua eta tomatea zatitua gehitu.

-Ganbak zuritu eta hauen azalak, erregosten dauden barazkiei gehitu. Pattar txorrotada bat bota eta irakiten hasten denean, txiskero baten laguntzarekin, pattarraren alkohola erreko dugu. Arrain salda gehitu eta dena egosten utzi, 30-40 minutuz.

-Arrain zopa birrindu eta iragazi. Berriro ere irakiten jarri, ganba eta legatz zatiekin lagunduta.

-Zerbitzatzeko orduan, zopa plater sakon batean jarri eta gainean, lanperna zurituak ipini. Bukatzeko, hozkailutik lanperna ura atera, hagaxka baten laguntzarekin ondo nahastu eta bertatik ateratzen den aparra zopa gainean jarri.