Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Urdaiazpiko kaneloiak gaztarekin, tomatearekin eta oliba beltzekin
Urdaiazpiko kaneloiak gaztarekin, tomatearekin eta oliba beltzekin
Osagaiak
  • - Gazta krema, 150 g
  • - Gaztanbera, 100 g
  • - Tomate lehorrak, 20 g
  • - Oliba beltzak, 20 g
  • - Agar-agar algak, 1 g
  • - Tipulina
  • - Gatza
  • - Piperbeltza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1,5-3 euro

Kaloriak: 200 kcal

GONBIDATUAK:

Araitz Iturrieta eta Intza Zenitagoia

NOLA EGIN:

- Agar-agar algak lapiko txiki batean esne pixka batekin sutan jarri eta ondo desegin.

- Gaztanbera eta gazta krema nahastu.

- Tomate lehorrak eta oliba beltzak txikitu eta gazta orearekin nahastu. Agar-agarra urtuta gehitu, gatzarekin eta piperbeltzarekin ondu, ondo nahastu eta ordu erdi hozkailuan eduki.

- Urdaiazpiko xerra bakoitzari izkina batean koilarakada bat gazta jarri eta utu itxura emanaz bildu.