Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Hirugihar konfitatua zigala carpaccioarekin
Hirugihar konfitatua zigala carpaccioarekin
Osagaiak
  • - Zigalak
  • - Hirugihar konfitatua
  • - Askotariko kimu hostoak
  • - Oliba olioa
  • - Pinaziak
Prestaketa

GONBIDATUA:

Maria Jesus

NOLA EGIN:

- Hirugihar konfitatua oraindik enbasean dagoela ur berotan jarri pixka bat berotu dadin.

- Zigalak zuritu eta barrutik ongi garbitu. Kimu hostoen artean jarri eta ongi zapaldu fin-fin jarri arte. Ondoren, izozgailuan sartu.

- Bitartean, hirugiharreko zati bat hartu eta zartaginean bi aldetatik gorritu.

- Plater batean oilo pixka bat jarri, ondoren zigala eta azkenik hirugiharra. Gatza eta pinaziak bota gainetik.