Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazkiak tenpuran ezi saltsarekin
Barazkiak tenpuran ezi saltsarekin
Osagaiak
  • - Azenarioak, 100 g
  • - Brokolia, 100 g
  • - Kuiatxoa, 50 g
  • - Lekak, 100 g
  • - Irina, 100 g
  • - Ura, 90 g
  • - Arrautza zuringo bat
  • - Eztia, 25 g
  • - Ziapea, 5 g
  • - Ketchupa, 20 g
  • - Soja saltsa pixka bat
  • - Gatza
Prestaketa

GONBIDATUA:

Andoni Aizpuru

NOLA EGIN:

- Barazkiak moztu eta egosi 3 minutu inguru. Lekak bestalde, moztu bakarrik gero tenburatik pasatzeko.

Orea egiteko:

- Irina ur oso hotzarekin nahastu.

- Arrautzaren zuringoa harrotu eta irinarekin nahastu.

- Ondoren barazkiak orearekin nahastu eta bolatxoak egin. Hauek olio oso beroan frijitu.

- Saltsa egiteko, ezita, ketchupa, ziapea eta soja saltsa nahastu eta irakiten jarri.