Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Hiru koloreko pasta
Hiru koloreko pasta
Osagaiak
  • - Pasta, 200 gr (makarroiak,espagetiak, tailarinak,...)
  • - Berakatz ale bat
  • - Kuia zuritua, 100 gr
  • - Intxaurrak, 50 gr
  • - Mahaspasak, 50 gr
  • - Tipulinak, 100 gr
  • - Gazta parmesanoa, 20 gr
  • - Piperbeltza
  • - Oreganoa
  • - Oliba olioa eta gatza
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 1.5-3 euro

Kaloriak: 460 kcal

GONBIDATUA:

Aritz Urdanpilleta

NOLA EGIN:

- Lapiko batean, ura irakiten jarriko dugu gatzarekin, eta pasta egosiko dugu bertan 8 bat minutuz.

- Moztu tipulina eta berakatza txiki-txiki, eta sueztitzen jarri oiba olio pixka batekin.

- Tipulina eginda dagoenean, gehitu kuia bertara laukitxotan moztuta, eta utzi beste 5 minutuz dena sueztitzen. Gehitu intxaurraketa mahaspasak, eta sutatik atera.

- Ondo xukatu pasa eta nahastu barazkiekin. Gazta parmesanoarekin batera zerbitzatuko dugu.