lehenengoak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 3-5 euro
Kaloriak: 478 kcal
NOLA EGIN:
- Arroz integrala garbitu. Lapiko batean berakatz ale erdi oliba olio pixka batekin jarri. Dantzan hastean, perrexila eta arroza gehitu, eta ondo erregosi. Ura bota, estali eta egiten utzi, 35-40 min.
- Barazkiak garbitu eta zatitu. Oliba olio apur batekin busti, gatza bota eta labean erre, 250º c 15 min.
- Berdelari xerrak atera, gatza egin eta zartagin batean su bizian egin.
- Eginda daudenean, arroza eta barazkiak nahastu, eta ohe gisa jarri platerean. Gainean berdel xerrak jarri. Barazkiek labean botatako zukuarekin ondu dena.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa