lehenengoak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 2-5 euro
Kaloriak: 219 kcal
GONBIDATUA:
Aitor Lopez Rekarte
NOLA EGIN:
- Berakatza xehetu eta zartagin batean sutan jarri oliba olioarekin. Dantzan hastean, tipula juliana eran gehitu eta dena sueztitzen utzi.
- Tipula gorritzen hastean, onddoak xerratuta gehitu, gatz apur bat bota eta egiten utzi, 5 min.
- Otarrainxkak zuritu eta onddoei gehitu. Utzi 2 min eta modena ozpina gehitu. Atera sutatik eta gorde.
- Gari-zainzuriak egosi eta gorde.
- Zerbitzatzeko, plateraren erdian urazak eta gari-zainzuriak nahastuta jarri. Gainean onddo eta otarrainxka olio-ozpin epela bota eta zerbitzatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa