lehenengoak
Zailtasuna: Erraza
Kostua: 2-4 euro
Kaloriak: 221 kcal
GONBIDATUAk:
Zuri sorgina eta Tor magoa (Sorgintxulo)
NOLA EGIN:
- Uraza eta ziazerba hostoak xukatu.
- Zartagin batean oliba olioa berotzen jarri eta tipula bota juliana eran. Tipula gorritzen hastean, hirugiharra gehitu eta sua igo. Hirugiharra kurruskatutakoan, ozpina gehitu eta sutatik kendu. Gatza gehitu eta gorde.
- Zartagin itsasgaitz bat sutan jarri eta ahuntz gazta bertan egin.
- Marrubiak laukitxotan zatitu.
- Entsalada muntatzeko garaian, uraza eta ziazerba hostoak izkina batean jarri, ahuntz gazta beste batean, marrubi pusketak bien gainetik eta bukatzeko, tipula eta hirugihar olio-ozpinakin ondu dena.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa