lehenengoak
GONBIDATUA:
Itziar Larrañaga
NOLA EGIN:
- Otarrainxkak zuritu, azala ongi kenduz. Bitartean, ura berotzen jarri.
- Tipula zatitu eta olio pixka batekin erregosten jarri. Azenarioa ere zati txikitan egin eta gehitu. Porruarekin ere prozesu berdina. Dena erregosten dagoenean 45 minutu utzi sutan.
- Ura berotu denean, otarrainxken azal eta buruak sutan sartu. Hau egosita dagoenean, birrindu eta ondoren kolatu.
- Berdurei irina gehitu eta ongi nahastu. Ongi nahasita dagoenean, esnea gehitzen hasi gutxika.
- Berdurak eta salda nahastu eta ondoren birrindu. Birrintzen ari garen bitartean tomate salda gehitu.
- Salda berriz ere irakiten jarri eta gatza gehitu.
- Pattarra sutan jarri eta suak hartzen duenean kremara gehitu.
- Otarrainxkak zatitu eta kremari gehitu.
- Kremari irteten zaion aparra kentzen joan.
- Otarrainxkak egosita daudenean, krema eginda dago.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa