Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ahuakate eta kuiatxo krema
Ahuakate eta kuiatxo krema
Osagaiak
  • - Ahuakate heldu bat
  • - Kuiatxoa, 250g
  • - Tipulin bat
  • - Porru txiki bat
  • - Berakatz ale bat
  • - Salda, 300g
  • - Jogurt natural gaingabetu bat
  • - Gatza
  • - Olioa
Prestaketa

Zailtasuna: Erraza

Kostua: 2-4 euro

Kaloriak: 230 kcal

GONBIDATUA:

Jabier Agirre

NOLA EGIN:

- Tipula eta berakatza txikitu. Lapiko batean oliba olio pixka batekin eta sueztitzen jarri. Porrua gehitu eta beste 5 minutu sueztitzen utzi. Gorritzen hastean, kuiatxoa dadotan zatituta bota, erregosi dena pixka bat eta salda gehitu. 20 minutu egosten utzi.

- Barazkiak eginda daudenean, ahuakatea zuritu, hezurra kendu, zatitu eta berazkiei gehitu jogurtarekin batera. Ondo birrindu dena, gatza puntuan jarri eta hozkailuan sartu.

- Krema hoztean, platerera atera ahuakate dadotxoekin eta txorrotada bat oliba olio birjinarekin lagunduta.