Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ilar krema, onddoekin eta ahate urdaiazpikoarekin
Ilar krema, onddoekin eta ahate urdaiazpikoarekin
Osagaiak
  • - Ilarrak, 250 g
  • - Tipula bat
  • - Onddo konfitatu bat
  • - Salda, 300 g
  • - Ahate urdaiazpikoa, 2 xerra
  • - Ahate gibela, 80 g
  • - Onddo olioa
  • - Gatza
  • - Piperbeltza
Prestaketa

Zailtasuna: Normala

Kostua: 4-7 euro

Kaloriak: 398 Kcal

GONBIDATUA:

Luis Mari Tello

NOLA EGIN:

- Lapiko batean tipula txikitua onddo sueztitu. Gorritzen hasitakoan, ilarrak eta onddoen enborrak gehitu. Ondo erregosi dena eta salda bota. Utzi bost minutu egosten.

- Ondo birrindu eta krema eragazi. Gorde.

- Zartagin batean su bizian gibel xerra egin, gatzarekin eta piperbeltzarekin onduta (Zartagina olio gabe egon behar da eta buelta eta buelta egiten da). Atera eta sukaldeko paperarekin ondo lehortu, gehiegizko koipea kentzeko.

- Plater sakon batean, onddo dadotxoak eta ahate gibela jarri. Krema gainetik bota eta bukatzeko, urdaiazpikoa bota gainetik.