lehenengoak
Zailtasuna: Normala
Kostua: 4-6 euro
Kaloriak: 580 kcal
GONBIDATUA:
Txus Ruiz de Erentxun
NOLA EGIN:
- Oilaskoa zatitu eta olio pixka batekin gorritu.
- Tipula zatitu eta oilaskoari bota. Martorria eta perrexil txikitua, gainerako belar usaintsuak (jenjibrea, azafraia eta kanela hautsaren erdia) gehitu.
- Urarekin busti eta ordu erdi irakiten utzi.
- Oilaskoa eginda dagoenean, atera eta ondo txikitu. Arrautzekin eta tipula eginarekin nahaski bat egin. Sutatik atera eta oilaskoa gehitu.
- Almendrak oliotan frijitu. Kanela hautsa, azukre hautsa eta laranja-lore azahar ura bota. Ongi birrindu dena.
- Gurina urtu eta laberako kazola bat ongi koipeztatu. Kazola brik hosto geruza batekin forratu eta oilasko orearekin bete. Gero, oilasko ore gainean, almendrekin egindako ore geruza bat jarri eta brik hostoekin estali ondo.
- Labean sartu, 180º 15-20 minutu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa