Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Patatak ardo beltzetan
Patatak ardo beltzetan
Osagaiak
  • - Arabako patatak, 1 kg
  • - Tipula bat
  • - 3 baratxuri ale
  • - Ardo beltza, 250 g
  • - Urdaiazpikoa, 150 g
  • - 2 piper txorizero
  • - Ezkaia
  • - Gatza eta oliba olioa
Prestaketa

GONBIDATUA:

Unax Unzalu

NOLA EGIN:

- Lapiko batean tipula sueztitzen jarri, handik minutu batera baratxuria gehitu eta 5 minutu erregosten utzi.

- Urdaiazpikoa eta patatak pusketatan apurtuta bota, ondo nahastu dena, gehitu piperrak, ezkaia, ardoa eta ura eta ordu erdi egosten utzi. eginda daudenean, piperrak atera eta iragazi pataten gainera birrinduta.

- Bero-bero zerbitzatu.