lehenengoak
- Zailtasuna: Erraza
- Kostua: 2 euro
- Kaloriak: 250 kcal
GONBIDATUA:
Irati Anda
NOLA EGIN:
Tomateak zuritu, barruko haziak kendu eta lauki txikietan zatitu. Berakatza txikitu eta tomatearekin batera sueztitu.
Tipula julianan ebaki eta sueztitzen jarri. Gehitu piper berdeak julianan ebakita eta dena sueztitzen jarri.
Kuiatxoa garbitu eta xerratan ebaki. Bota gatza eta piperrautsa eta zartagin batean egin xerraka. Gorde.
Metalezko molde batekin gazta xerrak ebaki eta gorde.
Tipula eta tomatea eginda dauzkagunean, milorria muntatu.
Molde barruan, lehenengo kuiatxo kapa bat jarri, gero tipula kapa bat, tomate kapa eta bukatzeko gazta xerra bat. Horrelako 2-3 kapa jarri eta kuiatxoarekin bukatu.
Gazta birrindua bota gainean eta labean sartu 180 gradura 10 bat minutu.
Platerean tomate saltsa pixka bat jarri eta milorria gainean desmoldatu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa