Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ziazerba eta mahaspasa kaneloiak
Ziazerba eta mahaspasa kaneloiak
Osagaiak
  • - 8 kaneloi xafla
  • - Zerbak (500 g)
  • - Tipula bat
  • - Mahaspasak, 2 koilarakada
  • - Tomate saltsa, katilukada bat
  • - Bexamel saltsa egiteko
  • - Esnea, 1/2 litro
  • - Gurina (75 g)
  • - Irina (75 g)
  • - Gazta birrindua
  • - Gatza, soja saltsa eta piperbeltza
Prestaketa

- Zailtasuna: Normala

- Kostua: 1-3 euro

- Kaloriak: 350 kcal

NOLA EGIN:

Jarri ura irakiten gatzarekin eta bertan kaneloi xaflak egosi.

Tipula txiki-txiki egin eta ontzi batean sueztitu.

Ziazerbak txiki-txiki egin eta gehitu tipulari, soja saltsa pixka batekin lagunduta. Utzi 20 bat minutu erregosten. Gehitu mahaspasak eta sutatik atera.

Bete kaneloi xaflak ziazerbekin. Bota labeko ontzi batean tomate saltsa pixka bat eta jarri gainean kaneloiak

Jarri esnea sutan berotzen.

Urtu gurina lapiko batean eta bota bertara irina, ondo nahastu. pixkanaka esne beroa gehitu, eragiteari utzi gabe. utzi 10 bat minutu irakiten.

Bota bexamela kaneloien gainetik , gehitu gazta birrindua eta sartu labean 180º 10-15 minutu.