Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Patata tortilla txingarretan eginda
Patata tortilla txingarretan eginda
Osagaiak
  • -Patatak, 1 kg
  • -Oliba-olioa
  • -Berakatz buru bat (erdibituta)
  • -Arrautzak, 6
  • -Tipula karamelatua
  • -Piper gorriak
  • -Tomate apailatua
Prestaketa

Hasteko, patatak eta tipula txikitu eta oliotan sueztitu 20 minutuz.

Patata frijituen olioa xukatu eta parrilan salteatu, parrilarako zulodun zartagina berezia erabiliz.

Arrautzak patatekin nahastu, gatza bota eta parrilan tortilla egin.

Tomatea eta piper gorria txikitu eta olioaz gozatu.

Patata tortilla apurtu eta nahastearekin kopatxo bat bete.

Tomatea eta piperra tortillaren gainean jarri.