lehenengoak
Hasteko, gazta-ogi masa gofre moldean sartu eta egin.
Gazi-gozo saltsa egiteko, laranja zukua, azukrea, cava eta ozpina murriztu.
Sagarra txikitua urarekin lapikoan berotu.
Alberjinia zuritu, zatitu eta zartagian egiten utzi.
Foie zatia gatza eta piperbeltzarekin zartagian gorritu.
Osagai guztiak geruza ezberdinetan ipini, milorria osatuz. Gazi-gozo saltsaz gozatu.
Pistatxo hautsa gainetik bota eta kolore pixka batekin apaindu (Iñigo Kortabitartek sagar eta granadina gelatinarekin ematen dio kolorea platerari).
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa