Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Txipiroi marmitakoa
Txipiroi  marmitakoa
Osagaiak
  • -Txipiroi handi bat
  • -Txipiroi-tinta
  • -Tipula
  • -Tomate-azal deshidratatu hautsa
  • -Piper berdea
  • -Patatak
  • -Gurina
  • -Esne-gaina
Prestaketa

Hasteko, tipula eta piper berdea juliana eran ebaki eta oliotan sueztitu.

Patata bat zatitu eta zuritu. Zatiak ur berotan egosi eta esne-gaina, gurina eta gatza gehitu. Ondo nahastuta dagoenean dena birrindu.

Tipulari eta piperrari txipiroi zati txikiak gehitu eta sueztitu. Gero, txipiroi tinta bota.

Birrindutako patata purea sifoian sartu.

Patata bat lauki txikitan moztu eta sueztitu.

Osagai guztiak platereratu eta tomate-azal deshidratatu hautsez apaindu.