Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Paella
Paella
Osagaiak
  • -Tipula
  • -Azenarioa
  • -Piper berdea
  • -Piper gorria
  • -Arroza
  • -Muskuiluak
  • -Ganbak
  • -Txirlak
  • -Txipiroiak
  • -Otarrainxkak
  • -Arraina (zapoa, legatza...)
  • -Arrain-salda
  • -Itsaski-salda
  • -Lima
Prestaketa

Hasteko, barazkiak (tipula, azenarioa, piper berdea eta piper gorria) txikitu. Olio pixka batekin paella-ontzian sueztitu.

Kolore pixka bat hartzen duenean, arroza gehitu eta osagai guztiak ondo nahastu.

Aurrekoari arrain-salda gehitu (arroz katilu bakoitzeko 4 katilu arrai-salda, gutxi gora behera).

Arroza 16 bat minutu eduki egosten. Azkeneko 6 minutuetan, itsaskiak eta arraina gehitu.