Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Antxoa tortilla
Antxoa tortilla
Osagaiak
  • -7 antxoa
  • -3 arrautza
  • -Piper berdea
  • -Tipulina
  • -Perrexila
  • -Pipermina
  • -Gatza
Prestaketa

Hasteko, tipulina, piper berdea eta pipermina txikitu. Zartagina bero dagoenean, barazki txikituak sueztitu.

Antxoak frijitu, hezurra kendu eta haragia gorde.

Arrautzak katilu batean irabiatu eta aurretik sueztitutako barazkiak eta antxoak gehitu. Ondo nahastu, gatza eta perrexil koilaralada bat bota.

Zartaginean olio pixka bat jarri eta bero dagoenean aurretik prestatutako nahasketa bota eta tortilla egin.