lehenengoak
Hasteko, fumet-a edo arrain salda lapikoan berotu.
Barazkiak zatitu (baratxuria izan ezik) eta oliotan sueztitu. Fumet berotua gehitu.
Baratxuria laminetan ebaki eta oliotan gorritu. Bakailaoa bertan frijitu.
Porrusalda birindu (Fanik batidorarekin egiten du) eta txinotik pasatu. Berriz irakin.
Moldeko ogia oliotan frijitu.
Porrusalda plater sakon batean jarri. Gainean, bakailao konfitatua, ogi txigortu zatiak eta baratxuri gorritua gehitu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa