Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Gula eta otarrain entsalada epela
Gula eta otarrain entsalada epela
Osagaiak
  • - Gulak, 100 g
  • - Otarrain txikiak, 8
  • - Ahuakate erdia
  • - Tomate erdia zurituta
  • - Berakatzak, 6
  • - Hainbat uraza mota
  • - Saltsa Berdea
Prestaketa

PRESTAKETA:

Lehenengo, saltsa berdea egingo dugu. Horretarako, frijitu berakatza oliotan, bota irina eta ondo nahastu. Bukatzeko, dena iragaziko dugu. Perrexila gaineratu eta epeletan gorde.

Berakatza laminatan frijitu, otarrainak zatituta bota eta salteatu. Gulak gehitu, eta azkenik, saltsa berde pixka bat. Minutu batez egosi.

AURKEZPENA:

Uztai baten laguntzaz, jarri urazak eta gatzozpindu. Gainean, jarri tomatea eta ahuakatea; eta azkenik, gulekin eta otarrainekin egin dugun nahasketa.