lehenengoak
Berotu ura, gatzatu, eta ondoren, bota olio pixka bat.
Pixka bat berotu, sutatik atera eta bota kuskusa. Nahastu apur bat, urak estal dezan.
Utzi 10 minutuz, ura xukatu arte. Askatu sardexka baten laguntzaz. Bota gurina zati txikitan eta nahastu berriz. Gorde.
Moztu barazkiak zati txiki eta ezberdinetan.
Berotu zartagin batean olio apur bat, erregosi bertan barazkiak. Lehenik, erregosi azenarioa; gero, piperra eta porrua; eta azkenik, kuiatxoa.
Bota kuskusa bertara, eta nahastu ondo berotu arte.
Ipini platerean eta apaindu limoi zati batez.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa