Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazkitxoak foie freskoarekin
Barazkitxoak foie freskoarekin
Osagaiak
  • -Lekak
  • -Brokolia
  • -Azalorea
  • -Azenarioa
  • -Kuiatxoa
  • -Foie gordina
Prestaketa

Moztu barazkitxoak. Moztu lekak zerrenda finetan; brokolia eta azalorea, sorta txikitan; azenarioa, zerrenda luzetan; eta kuiatxoa, xerra biribiletan.

Egosi barazkitxoak, bakoitza bere aldetik. Barazkiak ahal den denbora gutxien eduki behar dira uretan, kurruskari geratu daitezen. Horretarako, pasa uretan.

Denak egosita daudenean, zartagin bat berotu olio pixka batekin; eta bertan, barazkitxoak erregosi gatz eta piperrauts pixka batekin. Ipini platerean.

Bukatzeko, moztu foiea zati txikitan eta erregosi zartaginean txigortu arte.

Ipini foie zatiak barazkitxoen gainean, eta jateko prest!!