lehenengoak
Tomatea garbitu eta erdibitu. Alde batean utzi 6 tomate erdi (gero erabiliko dira platera apaintzeko). Ontzian entsalada eta cherry tomateak erditik moztuta jarri, gatza bota.
Arrautza egosi; urari gatz pixka bat bota (horrela azala hobeto kentzen da), irakiten hasten denean arrautza sartu (urez guztiz estalita) , 10-12 minutu. Atera eta ur hotzetan sartu. Azala kendu eta zati txikiak egin,nahiko izango da arrautza erdiarekin, gorde bukaeran entsalada gainetik botatzeko.
Paela bat su bizian jarri, tanta batzuk olio isuri eta bertan salteatuko ditugu ganbak, aurrez gatza eman ondoren. Kolorea hartzen dutenean sutik atera, eta utzi gero gulari nahasteko. Gulak nahastu eskuekin solteago egoteko. Paelean 4 koilarakada olio isuri eta 2 baratxuri ale, azalik gabe. Kolorea hartzen dutenean gulak bota eta buelta batzuk emanez gulak egin. Gulak ganbak bota eta nahastu.
Baratxuriak kendu eta entsalada gainera bota gulak eta ganbak.
Olioa aprobetxatu gainetik botaz, eta ondoren, modena ozpina bakoitzaren gustura.
Azkenik, arrautza gorra erdia txikituta eta tomatea gainean jarri txukun txukun.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa