Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Artzain ogi mamiak, saltsa perretxiko beltzekin eta arrautza gorringoekin
Artzain ogi mamiak, saltsa perretxiko beltzekin eta arrautza gorringoekin
Osagaiak
  • 4 lagunentzat:
  • -Ogi biribilaren mamiak, 1 kilo
  • -Hirugihar ondua, 75 g
  • -Urdaiazpikoa, 75 g
  • -Arkume-barrenak, 20 g
  • -Oliba-olioa, ½ litro
  • -Baratxuri-aleak, 2
  • -Tomate-saltsa, 150 g
  • -Saltsa-perretxiko beltz deshidratatuak, 75 g
  • -Perretxikoak hidratatzeko ura, 150 g
  • -Gatza
  • -Arrautza-gorringoak, 4
  • -Gatz-kristalak
Prestaketa

Jarri perretxikoak uretan bi orduz, hidrata daitezen. Xukatu perretxikoak eta gorde ura, iragazita.

Txikitu urdaiazpikoa, hirugiharra eta arkume-barrenak. Kazola batean, jarri olioa eta arkume-barrenak, eta egin su txikian, erabat desegin arte. Gehitu urdaiazpikoa eta hirugiharra, eta sueztitu. Bota baratxuri txikitua eta perretxiko zatituak. Gaineratu tomate-saltsa eta perretxikoak hidratatzeko erabilitako ura. Utzi su eztian irakiten pare bat minutuan. Pixkanaka, gehitu ogi-mamiak, etengabe eraginez, harik eta likido guztia hartu eta solte geratu arte. Jarri gatz-puntuan.

Atera ogi-mamiak platerera, eta erdian, ipini arrautza-gorringoa. Eman errealdi bat sopletearekin, eta jarri gatz-kristal batzuk gorringoaren gainean.