Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Olagarroa parrilan
Olagarroa parrilan
Osagaiak
  • -Olagarroa, 1
  • -Patatak, 2
  • -Tipulak, 4
  • -Baratxuri-aleak, 4
  • -Oliba-olio birjina
  • -Piperrautsa
  • -Gatz ezkatatua
  • -Tomate helduak, 3
  • -Tipulin txikia, ½
  • -Baratxuri-ale txikitua, ½
  • -Tipula ernamuindua
Prestaketa

Egosi olagarroa, ur irakinetan, 45 bat minutuan. Utzi hozten.

Bildu patata bakoitza aluminiozko paperean, eta sartu labean 180 graduan, 45 bat minutuz. Utzi hozten, eta ebaki xerratan.

Txikitu tipulak eta baratxuri-aleak, eta jarri sueztitzen olio pixka batekin.Kendu azala tomateei, birrindu eta utzi xukatzen iragaztontzi batean. Egin txiki-txiki tipulina, eta bateratu tomatea tipulinarekin eta baratxuriarekin. Estali oliba-olio birjinaz, eta jarri gatz-puntuan.

Salteatu patatak zartagin batean tipulekin batera. Eman errealdi bat olagarroaren garroei parrilan.

Plateraren oinarrian, jarri patatak, gehitu tomatea, eta jarri garroak gainean. Bota oliba-olioa birjina, bai eta piperrautsa ere. Ondoren, gehitu gatz ezkatatua, eta azkenik, tipula ernamuindua.