lehenengoak
Zuritu zigalak, eta gorde buruak zigalen salda egiteko
Txikitu tipula, porrua, azenarioa eta baratxuria julianan, eta jarri oliotan biguntzen kazola batean. Biguntzen direnean, gehitu ardo zuria, utzi urritzen eta gehitu tomate-saltsa. Azkenik, gehitu aldez aurretik salteatutako zigala-buruak. Estali urez, jarri irakiten eta irakiten hasitakoan, jaitsi sua eta utzi egosten 20 bat minutuan. Iragazi eta hozten utzi.
Marisko-maionesa egiteko
Egin maionesa esnea eta olioa erabiliz, gehitu zigalen salda eta jarri gatz-puntuan.
Ebaki brick-pasten orriak lau zatitan. Bildu brick bakoitzean zigala bat, eta sartu zotz bat.
Tomate ozpin-olioa egiteko
Kendu azala tomateei, eta birrindu. Ondoren utzi xukatzen iraztontzi batean. Txikitu tipulina mehe-mehe, eta elkartu tomatea tipulinarekin eta baratxuriarekin. Estali oliba-olio birjinaz, eta jarri gatz-puntuan.
Muntaia
Frijitu zigalak olio ugaritan. Platerean, jarri uraza mordo bat eta ondu tomate ozpin-olioa erabiliz. Azkenik, bota itsaski-maionesa gainetik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa