lehenengoak
Plater zabal batean, jarri uraza zatikatuak eta eruka erdian, eta apaindu endibia-hostoekin. Jarri erditik ebakitako otarrainxkak inguruan, bai eta ganba egosiak ere.
Ebaki tomatearen azala juliana mehe-mehean, eta jarri urazen gainean.
Prestatu ozpin-olioa, eta irabiatu indarrez. Gozatu entsalada.
Jarri bakailao-trontzoa plantxan, bai eta xerratan ebakitako patata egosia ere. Atera bakailaoa plantxatik gehiegi egin aurretik, jarri laminatan entsaladaren gainean eta patata-xerrak inguruan.
Zartagin batean, jarri olio pixka bat, gehitu baratxuri txikitua eta gorritu. Bota olio errea bakailaoaren gainetik.
Apaindu ogi kurruskaria eta perrexil txikitu pixka bat erabiliz.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa