lehenengoak
Bloody Mary-a
Osagaiak: Vodka, 3 koilarakada / 40 ml Tomate-zukua, 6 koilarakada Limoi-zukua, 1 koilarakada Worcestershire saltsa, 2 zurrusta Tabaskoa, 2-3 tanta Gatza eta piperbeltz eho berria Izotza, 3-4 koskor Jerez ardoa, 1 koilarakada
Prestaketa: Prestatu edalontzi bat izotz-koskor batzuekin (izotz puska txikituak ere erabil daitezke), eta bota vodka. Gehitu limoia, eta bota gatza eta piperbeltza. Ondoren, bota tabasko tantatxo batzuk, eta azkenik, tomate-zukua. Azkenik, apaindu apioarekin, eta zerbitzatu.
Txirlak
Osagaiak: 2 piper jalapeño, 10 sasoiko piper fresko, 6 Padrongo piper, pipermorro erre bat, koilarakada bat piperbeltz berde, tipula fresko bat dadotan, koilarakada txiki bat baratxuri txikitu, koilarakada txiki bat perrexil txikitu, zurrusta bat oliba-olio, bi tomate mamitsu dadotan, zurrusta bat vodka, 600 g. txirla, gatza eta piperra.
Prestaketa: Sueztitu oliotan piper guztiak, piperbeltza, tipula eta baratxuria. Gehitu vodka, eta bi minuturen buruan, tomatea dadotan eta txirlak. Itxaron hiru bat minutu, harik eta irakiten hasi arte.
Amaitzeko, Bloody Marya kopa txiki batean aurkeztuko dugu eta txirlak ondoan plater batean.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa