Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ahate micuita bermutarekin
Ahate micuita bermutarekin
Osagaiak
  • -Zainak kendutako foiea, 200 g
  • -Laranja-zukua, 1/2 laranja txikirena
  • -Bermuta, kopa txiki erdi bat
  • -Piperbeltz ehoa
  • -Gatza
Prestaketa

Zainak kendutako foiea zati txikitan ebakiko dugu.

Laranja-zukua eta bermuta gehituko dizkiogu, eta nahasi egingo ditugu, osagaiak bateratu arte.

Gatzaz eta piperraz onduko ditugu, eta foiea egosteko erabiliko ditugun ontziak beteko ditugu.

Foiea maria bainuan jarriko dugu su eztian, estali gabe, 15 minutuan.

Egosi ondoren, hozten utziko dugu. Zerbitzatzeko, karamelua botako diogu, eta ogi txikiekin eta konpotarekin batera aurkeztuko dugu.