lehenengoak
Egosi orburuak salda zurian, 12 bat minutuan. Garbitu orburuak, eta gorde geroko zatitan eginda.
Tipula juliana erara ebakiko dugu, eta su bizian salteatuko dugu karamelizatzeko. Esnegorria gehituko diogu zatituta, bai eta ardo zuri pixka bat ere.
Dela labean, dela zartaginean, urdaiazpiko-xerra batzuk egingo ditugu, harik eta kurruskari geratu arte.
Plater zapal bat hartuko dugu, eta erdian, esnegorri salteatuak jarriko ditugu. Haren inguruan, orburuak jarriko ditugu, aurrez zartaginean gorritutakoak, eta gainean, urdaiazpiko kurruskaria.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa