Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki salteatuak onddoekin, pistoarekin eta urdaiazpiko kurruskariarekin
Barazki salteatuak onddoekin, pistoarekin eta urdaiazpiko kurruskariarekin
Osagaiak
  • Brokolia, romaneskua, azenarioa eta leka salteaturako; tomate udarekara, tipula zuria eta kuiatxoa pistorako; urdaiazpiko xerrak, azenario frijitua eta onddo osoak
Prestaketa

Lehenik, pistoa prestatuko dugu. Horretarako, tipula eta kuiatxoa zatituko ditugu puskatan, eta zartaginean salteatuko. Bien bitartean, tomate udarekararekin concasséa prestatuko dugu. Nahasi eta gorde egingo dugu.

Bestalde, brokolia eta romaneskua puska txikietan zatituko ditugu, bai eta azenarioa eta lekak ere zerrendatan. Barazkiak zuritu, eta gorde egingo ditugu.

Onddoak laminatan ebaki, eta plantxan egingo ditugu.

Urdaiazpiko kurruskaria egiteko, lehortu egingo ditugu urdaiazpiko-xerrak labean, tenperatura baxuan, edo zartagin batean.

Azkenik, barazki salteatuak plateraren erdian jarriko ditugu, onddoen laminen gainean. Guztiari pistoa botako diogu gainetik, eta goienean, urdaiazpiko kurruskaria jarriko dugu, bai eta azenario frijitu pixka bat ere.