Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Sagarrezko tatin tarta
Sagarrezko tatin tarta
Osagaiak
  • 3 Errezil-sagar, 200 gr. azukre, gurina, hostorea, ardo zuria eta esne-gaina.
Prestaketa

Sagarrak zuritu eta zatitu laukitan, gurinarekin salteatu eta ardo zuria bota. Egosi 2 minutuz.

Karamelu bat egin, ura eta azukrea sutan jarriz. Ondoren, moldera bota. Sobera geratzen den karameluarekin, esne-gaina bota, eta toffe bat egingo dugu (egosten). Saltsarako gordeko dugu.

Sueztitutako sagarrarekin moldeak bete, eta hostore-xerrarekin estaliko dugu. Labean 25 minutuz egin, 185 graduan.

Aurkezpena: platerean jarri eta toffea gainetik bota.