Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Orburuak eta karduak saltsan
Orburuak eta karduak saltsan
Osagaiak
  • Hiru orburuak, 3 kardu puska, tipulin bat, 2 xerra hirugihar, irina, ozpina, gatza, edalontzi bat haragi-salda, 2 z/k esne-gain
Prestaketa

Hasteko, barazkiak garbitu, eta egosten jarriko ditugu, ura eta gatzarekin. Barazkiak uretara botatzean, ozpin- eta irin-nahasketa botako diogu ez iluntzeko. Orburuak 17 minutuz, eta karduak ordu eta erdiz egin behar dira. Garbitu, eta ondoren, zatitu egingo ditugu.

Bestetik, hirugiharra sueztituko dugu tipularekin. Irina, salda eta esne-gaina botako dizkiogu segidan eta irakin saltsa bat egin arte. Azkenik, barazkiak bertara bota, eta minutu batez egosi behar dira.