Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Otarrainxka-entsalada epela tenpuran egindako barazkitxoekin
Otarrainxka-entsalada epela tenpuran egindako barazkitxoekin
Osagaiak
  • Otarrainxkak, 4
  • Uraza
  • Tipulina, 1
  • Azenarioa, 1
  • Piper berdea, 1
  • Piper gorria, ½
  • Kuiatxoa, ½
  • Tomatea
  • Oliba-olioa
  • Modenako ozpina
  • Gatza
  • Tenpura-irina
  • Legamia
  • Garagardoa
Prestaketa

Hasteko, tenpura egin behar da. Nahasi irina, legamia eta gatz pixka bat. Jarraian, garagardo-zurrusta bat, baita ur pixka bat ere gehitu behar da, testura lodia lortu arte.

Gero, ebaki barazkitxoak julianan, nahasi tenpurarekin eta frijitu olio ugaritan. Aurrez zuritutako otarrainxkak zartaginean salteatuko ditugu olio pixka batekin.

Aurkezteko, uraza moldearen barruan sartu, eta gozatu egingo dugu, oliba-olioa eta Modenako ozpina erabiliz. Gero, barazkitxoak tenpuran jarriko ditugu, eta gainean, otarrainxkak.