Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Leka krema ganbekin
Leka krema ganbekin
Osagaiak
  • Lekak, 1 kg
  • Patatak, ½ kg
  • Arrain-fumeta, 1 litro eta erdi
  • Ganbak, 250 g
  • Esne-gaina, 250 ml
  • Baratxuriak, 3
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, zuritu ganbak, eta gorde azalak fumeta egiteko. Bestetik, garbitu lekak eta patatak, eta ebaki lauki txikitan. Gero, fumetarekin batera jarri behar dira, eta egosten direnean, gehitu esne-gaina. Utzi egosten, 3 bat minutuz. Jarraian, xehatu irabiagailuarekin mehe-mehe geratzeko, eta behar izanez gero, iragazi. Jarri gatz-puntuan.

Beste alde batetik, zuritu baratxuriak, eta laminatan ebaki behar dira. Gorritu oliotan, eta gehitu ganbak, aurrez gatza botata.

Azkenik, kremari gehitu behar zaio dena eta zerbitzatu.