Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Ziza eta otarrainxken hostorea
Ziza eta otarrainxken hostorea
Osagaiak
  • Perretxikoak
  • Ganbak
  • Azenarioa
  • Tipula
  • Gurina
  • Irina
  • Esnea
  • Esne-gaina
  • Arrautza
  • Hostorea
  • Amerikar saltsa
  • Olioa
  • Gatza
Prestaketa

Hasteko, garbitu eta zatitu perretxikoak eta salteatu olioarekin zartagin batean. Bestalde, zuritu egin behar dira ganbak eta salteatu minutu batez.

Bestetik, bigundu tipula eta azenarioa oliotan kazola batean, eta bigundutakoan gehitu perretxikoak eta ganbak. Jarraian, gehitu koilarakada bat irin eta esnea, eta utzi irakiten. Probatu nahikoa gatz duen jakiteko. Nahasketak ez du oso arina izan behar, trinko samarra bada hobe, hostoreak behar bezala betetzeko.

Ebaki hostoreak laukitan eta igurtzi arrautzez. Dena sartu labean 160ºC-an 15 minutuz. Egositakoan, ireki hostoreak erditik, eta bete perretxikoen eta ganben nahasketarekin.

Azkenik, berotu labean eta lagundu saltsarekin.