Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Abakandoa entsaladan
Abakandoa entsaladan
Osagaiak
  • OSA kiloko abakando bat
  • Uraza ezberdinak
  • Banbu kimuak
  • Tomate bat
  • Modena ozpina
  • Oliba olioa
  • Tipulina bat
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Eskama gatza
Prestaketa

Hasteko, abakando bizi bat erditik zabaldu eta botatzen duen zukua zartagin batean gorde eta abakandoa plantxan jarri behar da.

Bestetik, bandeja batean mota ezberdinetako uraza orriak, banbu kimuak eta tomatea prest ditugunean, abakandoa gainean jarri eta lehendik gordeta dugun bere zukua prestatu eta gainera bota.

Zerbitzatzeko, ozpin-olio bat prestatuko dugu tipulinarekin, piper gorriarekin eta piper berdearekin.