lehenengoak
Hasteko, barazki guztiak garbitu eta puskatan zatituko ditugu. Bestetik, azenarioa eta lekak ur irakinetan egosiko ditugu. gero, onddoa ere zatitan moztuko dugu. Bestalde, kuiari azala kendu, azenario eta porru batekin oliotan gozatu, eta egosi egingo dugu guztia, ur pixka bat gehituz.
Barazkiak parrilan egingo ditugu, gatza eta olio tanta batzuk botata. Azken unean, onddoak eta otarrainxkak ere bertan egingo ditugu. Kuia egositakoan, irabiagailuarekin pure egin, eta iragazki txinatarretik pasatuko dugu.
Aurkezteko, plater batean kuia-purea jarriko dugu, eta gainean, barazkiak, onddoak eta otarrainxkak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa