Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Zainzuri epelak urdaiazpiko kremarekin
Zainzuri epelak urdaiazpiko kremarekin
Osagaiak
  • Zainzuriak 4
  • Olioa
  • Arrautza bat
  • Irina
  • Esne-gaina, brick 1
  • Urdaiazpikoa, 2 xerra
Prestaketa

Hasteko, urdaiazpikoa moztuko dugu puskatan, eta zartagin batean jarriko dugu, koipea bota dezan. Ondoren, esne-gaina gehituko diogu. Beste zartagin batean, olioa jarriko dugu berotzen, eta bien bitartean, zainzuriak arrautza-irinetan pasatuko ditugu. Gero, oliotan frijituko ditugu. Aurkezteko, plateraren oinarrian aza gorria jarriko dugu,  gainean zainzuriak, eta urdaiazpiko-krema botako diegu gainetik.