Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Antxoaz eta ahuakatez betetako zainzuriak, ziape eta intxaur saltsarekin
Antxoaz eta ahuakatez betetako zainzuriak, ziape eta intxaur saltsarekin
Osagaiak
  • Zainzuri lodiak 4
  • Ahuakate bat
  • Antxoak, lata bat
  • Uraza-hostoak 4
  • Esne-gaina, brick txiki bat
  • Intxaurrak
  • Ziapea
  • Olioa
  • Arrautza
  • Aza gorria
  • Irina
Prestaketa

Hasteko, zainzuriak erditik ireki, baina ez erabat. Gero, ahuakatea zuritu eta hezurra kendu behar zaio. Ondoren, sardexka batekin txikituko dugu eta antxoak gehituko dizkiogu zatituta. Ore homogeneo hori zainzurien artean sartuko dugu. Beste alde batetik, ura irakiten jarriko dugu, eta bertan, uraza-hostoak galdarraztatuko ditugu. Zainzuria uraza galdarraztatuan bilduko dugu, eta arrautza-irinetan pasatuko. Azkenik, olio berotan frijituko dugu.

Saltsa egiteko, ontzi batean esne-gaina, ziapea eta intxaurrak nahasiko ditugu, eta zainzuriei botako diegu gainetik.