lehenengoak
Hasteko, borraja garbitu bitartean, ura berotzen jarriko dugu gatzarekin. Borrajari hariak eta ileak kendu, patata zuritu eta guztia egosiko dugu, 15 minutuz. Gero, ur hotzean jarriko ditugu, borrajek kolorea gal ez dezaten. Jarraian, zartagin batean, borraja frijituko dugu, eta gero, bakailao-zatiak. Horren ostean, plater batean, borraja eta patata jarri, eta gainean, berriz, bakailao-zatiak jarri behar dira. Azkenik, baratxuri-ale bat frijitu behar da oliba-oliotan, Ezpeletako piper-hauts pixka batekin, eta gainetik bota.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa