Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Arroza txirlekin
Arroza txirlekin
Osagaiak
  • Berakatza
  • Fumeta
  • Irina
  • Perrexila
  • Txirlak
  • Arroza
  • Ardo zuria
  • Olioa
  • Egilea: Joseba Bergara
  • Jatetxea: Chalcha jatetxea, Eibar
Prestaketa

Hasteko, saltsa berdea egin behar da. Horretarako, oliotan berakatza gorritzen utzi behar da eta gorrizka dagoenean irina, ardo zuria eta fumeta gehitu behar dira. Gero, guztia loditzen utzi behar da eta iragazten.

Bestetik, arroza egosi behar da.

Saltsa berdean txirlak zabaldu behar dira. Ondoren, arroza hartu eta gehitu egin behar zaio saltsa berdea dagoen ontzian. Guztia batuta etengabe eragiten egon beharra dago arroza egin arte.

Azkenik, perrexila gehitu behar zaio eta gero dena platerean ipini.